DBHko ikasleak, lehen saioan
Talaia, Ama Guadalupekoa eta San Jose ikastetxeetako haur, lehen eta bigarren hezkuntzako 1.821 ikaslek euskarazko zinema ikusteko aukera izango dute ikasturte honetan
Euskara zine aretoetara, Tinko programari esker. Hondarribiko Udaleko Hezkuntza Departamentuak, herriko ikastetxeen laguntzarekin, laugarrenez antolatu du Tinko programa, udalaren jarduera pedagogikoen barruan. “Lehen, haur eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako ikasleentzat euskarazko zinea eskaintzea da helburua”, azaldu du udalak.
Joan den astean abiatu zuten aurtengo egitaraua eta DBHko 366 ikasle hurbildu ziren Itsas Etxea Auditoriumera,
T.S. Spivet Gazte Harrigarria film luzea ikustera. Maiatzaren 2ra arte, beste lau pelikula proiektatuko dira Tinko programaren barruan. Azkena,
Prop eta Berta animaziozko filma izango da, 4 eta 5 urtekoentzat.