Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Beste garaipen bat lauko finalari begira

Ikasbasket taldeak zazpigarren garaipena lortu du eta lider Añorgarekin berdinduta dago, baina atzetik hiru talde dituzte ate joka.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2016/02/29
Ikasbasket saskibaloia

Ikasbasket taldeari kostatu zitzaion zarauztarren defentsa gainditzea

Ikasbasketek garaipena lortu zuen larunbatean Hondartza kiroldegian Murkil Zast taldearen kontra (59-34). Markagailuak partida erraza izan zela ulertu arazi dezakeen arren, lehia gogorra bizitu zen Hondartza kiroldegian, eta une batzuetan zarauztarrek estu hartu zituzten etxekoak. Lehen zatia oso ona egin zuten hondarribiarrek, eta erraz saskiratu zuten hiru puntuen marra baino haragotik. Lehen hamar minutuen bukaeran Ikasbasketek zarauztarren markagailua bikoitzen zuten (22-11). Baina bigarren laurdenean Zastek defentsa gogortu zuen, etxekoei erraz jaurtitzea galaraziz eta errebotea ondo itxiz. Hala, bigarren laurdenean zortzi minutu behar izan zituzten berdeek lehen puntuak sartzeko. Hartara, kanpokoak asko gerturatu ziren markagailuan, etxekoak urduri jartzeraino. Atsedenaldi luzearen ondoren nagusitu ziren etxekoak, hirugarren laurdenean. Zastek ezin izan zion ordura arteko defentsako erritmoari eutsi eta hondarribiarrak berriro hasi ziren saskia ikusten. Pixkanaka-pixkanaka errenta zabaltzen hasi ziren eta hirugarren laurdenean partida erabakita utzi zuten. Bera Bera Gros, larri Añorga liderrak ez zuen Take Aralarrekin hutsik egin eta hondarribiarrekin berdinduta jarraitzen du, zazpi garaipenekin. Atzetik, Antiguak beste garaipen handi bat lortu zuen Beasainen Arri BKLren kontra —aurreko asteburuan Ikasbasketen kontra irabazi zuen—, eta laugarren jarri da, Arriren eta Bera Bera Grosen puntuekin (sei garaipen dituzte). Grosekoak ozta-ozta gailendu ziren Bera Bera Amara azkenaren kontra (46-44), eta lauko finalerako sailkatzea zaildu egin zaie. Azken bost partidetatik lau, multzoko lehen lauen kontra dituzte. Ikasbasketek, a priori, egutegi errazagoa du. Hiru aurkari zuzenen kontra jokatu beharko du, biren kontra etxean (Bera Bera Gros eta Añorga), eta Arri BKLrekin kanpoan. Baina beste bi partida erosoago ditu, sailkapeneko azken bien kontra. Hiru partida irabazita sailkatu beharko lukete Hondarribikoek. Datorren asteburuan Bera Bera Amararen kontra ariko da Ikasbasket, kanpoan. Bigarren fasean partidarik irabazi gabe daude donostiarrak, baina asteburuan Grosen erakutsi zuten partida guztiak borrokatzeko asmoa dutela. Hortaz, ez dira fio hondarribiarrak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.