Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Aldarrikatu eta ospatzeko eguna

Hainbat ekitaldi antolatu dituzte Emakumeen Egunaren harira.

Aizpea Amas
Irun
2016/02/26
Martxoaren 8a ate joka dator, eta udalak nahiz herriko eragileek hainbat ekitaldi prestatu dituzte Emakumeen Egunari begira. Berdintasuna aldarrikatu, baina, era berean, jai giro ukituz ospatzeko eguna ere izango dela nabarmendu dute. Atzo egin zuten egitarauen aurkezpena Sergio Corchon Berdintasun ordezkariak, Irene Kastezubi Gaurko Andreak-eko ordezkariak, Kontxi Zabala Argoiak elkarteko kideak, Maritxu San Jose Bidasoaldeko Elkarte Feministako kideak eta Aitziber Iratzoki Berdintasun teknikariak. Bakoitzak bere egitaraua aurkeztu zuen. Aurkezpena Dunboako Martxoak 8 kalean egin zuten. Hain zuzen, duela bi urte, 2014ko otsailean, udalbatzarrak izen hori jartzea onartu zuen, egun horren omenez. Egun horretan bertan, martxoaren 8an, elkarretaratzea egingo dute Zabaltza plazan, 19:00etan. Leloa: Egun guztiak izan beharko lirateke Martxoak 8. Aurretik (18:45) Flashmob bat egingo dute My Dance Studio taldearen eskutik. Ikuskizun horretan erabiliko dituzten abesti guztiek emakumearen gaia eta emakumeek euren egunerokoan bizitzen dituzten egoerak kontatuko dituzte. Egitaraua osorik, behean.
Martxoak 8

Martxoak 8ko egitaraua aurkeztu dute udal eta elkarteek.

Egitaraua

Gaur 19:30: Pobreziaren feminizazioa hitzaldia, Irun Factoryn. Gizarte bazterkerian dauden kolektiboen artean egindako sare lanaren adibidea. Hizlariak: Amaia Lasheras eta Eukene Pardo. Antolatzailea: Bidasoaldeko Elkarte Feminista. Hilaren 29a, astelehena 17:30: Genero berdintasunaren aldeko arrazoiak tailerra, Gaurko Andreak-en (Kale Nagusia 11-2). Hiru egunetako tailerra izango da: otsailak 29, martxoaren 14 eta apirilaren 18an. Antolatzailea: Gaurko Andreak. Martxoaren 2a, asteazkena
  • 17:00: Sufragistas zineforuma, Argoiak elkartean. Antolatzailea: Argoiak.
  • 17:30: Kafe-solasaldia, Luisa Etxenike idazle, kazetari eta irakaslearen lana aurkeztuko dute, Uxoa elkartean. Antolatzailea: Uxoa.
Martxoaren 4a, ostirala
  • 19:30: Desadostasun baten istorioa hitzaldia. Irun eta Hondarribiko alardeen gatazkaren gainean hitz egingo dute Mertxe Tranche eta Maixabel Alkainek, Irun Factoryn. Antolatzailea: Bidasoaldeko Elkarte Feminista.
Martxoaren 8, asteartea
  • 10:00: Emakumeak bidea irekitzen hitzaldia, Amaia KZko hitzaldi aretoan. Hainbat emakumen euren testigantza eta bizipenak emango dituzte emakume izatearen gainean. Antolatzailea: I-Romi.
  • 14:00: Elkarteko bazkaria, Argoiak elkartean. Antolatzailea: Argoiak.
Martxoaren 9a, asteazkena
  • 17:00: Poesia errezitaldia, Txemi Checaren musikarekin. Ondoren, Rosa Gomezen Aldebaran liburuaren aurkezpena, Argoiak-en. Antolatzailea: Argoiak.
  • 17:30: Las chicas del calendario filmaren proiekzioa, Uxoan.
Martxoaren 11, ostirala
  • 17:00: Las chicas del calendario filmaren proiekzioa eta solasaldia, San Migelgo Zaharren zentroan. Antolatzailea: Bidasoaldeko Elkarte Feminista.
  • 17:30: Mama no abras más la puerta antzezlana Uxoako antzerki taldearen eskutik, elkartean bertan. Ondoren, bingoa, mokadutxoa eta dantza. Antolatzailea: Uxoa.
Martxoaren 13, igandea
  • 12:00: Argoiak Sariaren banatuko dute, Argoiak elkartean. Aurten, Santiagotarrak Elkartearen eskutik. Antolatzailea: Argoiak.
Martxoaren 17a, osteguna
  • 19:00: Kiroleko emakume erreferenteak hitzaldia, Amaia KZn. Hizlaria: Nekane Soria Realeko kontseilaria. Antolatzailea: Gaurko Andreak.
Martxoaren 18a, ostirala
  • 19:30: Emakumek fatala gizarte patriarkatuaren oposizio gisa hitzaldia, Irun Factoryn. Hizlaria: Naroa Gonzalez. Antolatzailea: Bidasoaldeko Elkarte Feminista.
Martxoaren 19a, asteazkena
  • 19:00: Larre motzean dokumentala. Emakume baserritarrak protagonista diren ikus-entzunezkoa, Amaia KZn hitzaldi aretoan. Antolatzailea: Gaurko Andreak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.