San Silbestreko 20.000 euroak jaso ditu Abay Etiopiak

Iazko San Silbestre Solidarioa herri lasterketan bildutako dirua da, eta atzo egin zen txekearen entrega.

Sport Mundi Abay Etiopia San Silbestre

Abay Etiopiak eskerrak eman dizkio Sport Mundiri, haiek gogoan izateagatik

Abay Etiopia gobernuz kanpoko erakundeak 20.000 euro jaso ditu Sport Mundi Elkartearen eskutik. Iazko San Silbestre Solidarioa herri lasterketan bildutako dirua da, eta atzo egin zen taloiaren entrega, Hondarribiko udaletxean. Bertan izan ziren Manu Amunarriz eta Juanan Garcia Sport Mundiko ordezkariak, Iñaki Astudillo Abay Etiopiako arduraduna eta Txomin Sagarzazu alkatea. Proba antolatzen hasi zirenetik, urtero elkartasun elkarte bati bideratu dio Sport Mundik San Silbestren bildutako dirua. Iaz, esaterako, Behar Bidasoak jaso zuen txekea, eta aurten Etiopiako Walmara herrian Abayk abian duen proiektu bat sustatzeko balioko duela azaldu du Astudillok: “Kanguro haur eskola bat da. Walmaran gurasoak nekazariak dira eta zelaietan daude egun osoa. Ondorioz, anai-arreba nagusiek heuren neba txikiak zaindu behar dituzte eta ezin dute eskolera joan. Haur eskolan kanguro edo zaintza bat sortu nahi dugu haur guztiek eskolara joan eta hezkuntza egokia izan dezaten, beti ere kirolaren ildoa jarraituz”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.