Kartzeletaraino, presoen partaidetza ozen aldarrikatzeko

Dagoeneko etxera bidean dira gaur kartzeletako martxetan parte hartu duten gehienek

Cacesres, presoak, abian

Cacereseko kartzelan izan dira Irun eta Hondarribikoak

Caceresen izan dira dira hondarribiarrak eta irundarrak. 02:00etan irten ziren atzo harantz, eta honez gero etxera bueltan dira, hango kartzelan euskal preso politikoen gatazkaren konponbidean parte hartzeko duten eskubidea aldarrikatuta. Picassentera (Valentzia, Herrialde Katalanak) joan dira pasaitarrak, eta gau osoa bidaian eman eta gero, kartzela atarian dira jada. Hara iristean denak identifikatu dituzte, eta nondik nora ibili zitezkeen ohartarazi. Kartzela inguratzeko baimena eman diete. Soriara bidean 100 oiartzuar atera dira gaur goizaldean, eta han dira jada. Basaurirantz irten dira Oreretatik, 10:00etan, 300 lagun. Larri gaixorik dagoen Aitzol Gogortza  bertan dago preso. Lezoarrak, berriz, Villenako espetxera (Alacant, Herrialde Katalanak) joan dira.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.