Parranda ziurtatuta dago ostiralean Psilocybenean

Ze Esatek! taldeak bira berria abiatu du otsailean eta hilaren 19an Hondarribian joko du. Bi bala laukotea ariko da aurretik.

Ze esatek!

Laugarren diskoa aurkeztuko du Ze Esatek! taldeak Psilocybenean

Inoiz egin dugun diskorik onena da Ze Esatek! rock, ska eta reggae taldearen laugarren lana. Tolosako Bonberenean grabatu zuten iaz, eta oso ondo saldu da orain arte. Hilaren 6an, zuzenean aurkeztera irten zuten errepidera, eta ostiralean Hondarribian egingo dute geldialdia, Psilocybenea aretoan. Aurretik, Bi bala laukotea igoko da eszenatokira, Aitzol Barandiaran eta Iñaki Gurrutxaga bertsolarien proiektu musikala. Bertso musikatuez harago doan taldea da Bi bala, ‘ironia’ hitza muturreraino eramaten ausartzen dena. Aukera ezinhobea Ze Esatek! taldeari bidea irekitzeko. 22:00etan hasiko da Bi bala bandaren saioa, eta ondoren joko dute Ze Esatek!-ekoek. Sarrera 6 euroan jarriko dute eta Psilocybeneako leihatilan bertan erosteko aukera izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.