Axular kalea trafikorako itxiko dute hilabetez

Txinzerrek euri-urak itsasoratzeko kolektore bat eraikiko du.

Obra kolektorea Axular kalea a

Obra irauten duen bitartean, Bidasoa pasealekuko zenbait aparkaleku kenduko dituzte

Euri-urak itsasoratzeko kolektore bat eraikiko du Txingudiko Zerbitzuak (Txinzer) erakunde publikoak Axular kalean. Hori dela-eta, kalea hilabetez itxiko dute, eta autoz Bidasoa pasealekura joateko bide bakarra Irun kalea izango da, Sabino Aranatik San Marko parke ondotik doana. Ostegunean hasiko dira lanak, eta obraren ondorioz, hamabost aparkaleku ezabatuko dituzte, lanak behar bezala burutu ahal izateko. Obra bukatuta, egungo egoerara itzuliko da trafikoa, aldaketarik gabe, eta berriro aparkatu ahal izango da ezabatutako tokietan. Une honetan herriko hiru gunetan ari dira hirigintzako lanak egiten, San Pedro kalean, Uria harresia kalean (Alde Zaharra) eta Sokoa merkatalgune inguruan (Akartegi). Eta Axular kalea ostegunean hasiko dira zulatzen. Batzuk lehenago, beste batzuk geroago, martxoa bukaerarako lau leku horietako lanak bukatuta egongo dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.