Hondarribiko ordezkariek Irungoei "alarde bien luzarotasuna eta indarra" islatzen duen galtzada harria eman diete
Alarde ez parekidetako kideak, bazkaldu aurretik
Larunbatean Irungo Alarde Tradizionaleko eta Hondarribiko konpainia ez parekidetako buruzagiek bazkaria egin zuten Beko Errota jatetxean, hamahirugarrenez. Bi alarde horietako jeneral eta burgomaisu berriek elkarrekin egiten zuten lehena izan zen.
Bazkari horretan ohikoa denez, herri bateko ordezkariek, beste herrikoari Galtzada Harria obra eman zioten, “bi alardeen indarra eta luzarotasuna islatzen duena”, bazkariaren antolatzaileen arabera. Horrela, larunbatean, Hondarribiko Iñaki Sagarzazu burgomaisuak, Paco Carrillo irundarrari eman zion eskultura hori.