Binakako txapelketako partidua, Uranzun

Sarrerak salgai daude, 20, 25 eta 30 euroan.

Ostiral honetan, hilak 19, pilota partidu profesionala ikusteko aukera izango da, Irunen, Uranzu pilotalekuan, 20:30etik aurrera. Ezkurdia-Barriola eta Altuna III-Merino II bikoteak izango dira aurrez aurre, eta binakako txapelketaren barruko partidua izango da. ETB1ean ere eskainiko dute partidua, 22:00etatik aurrera. Sarrerak dagoeneko salgai daude. Goiko harmailetako sarrerak 20 euro balio du; 25 euro, alboko harmailetan, eta 30 eur, kantxan. Sarrerak ostegunera arte erosi ahal izango dira, Kurpil Kirolak gizarte lokalean. Lokala 19:00etatik 20:30era dago zabalik, eta Peña kalean dago. Ostiralean leihatilan erosteko aukera izango da, 18:00etatik aurrera.
altuna III eta Merino II. pilota

altuna III eta Merino II. pilota

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.