Eguraldi eskasa iragarri dutelako, traineru guztiek Bidasoa barrutik egingo dute bidea
‘Ama Guadalupekoa’, 2014ko jaitsieran. Eguraldi txarragatik ibaian egin zen orduan ere proba
Traineruak ez daude geldirik. Joan den asteburuan Portugaleten traineruen jaitsiera egin zuten, eta bihar, larunbata, Hondarribian egingo dute. Baina adi: eguraldi iragarpen txarragatik, Hondarribiko XVI. Traineru Jaitsiera ez da azken urteetako eremuan egingo,
hastapeneko edizioetan egin zen bidea egingo dute; 2014an ere egin zuten. Hau da, irteera eta helmuga Bidasoa pasealekuan egongo dira, Javier Ugarte lorategiaren ondoan. Orotara, 29 traineruk dute izena emanda, eta 17:30ean hasiko dira bogan, banaka.
Traineruen irteerak horrela daude banatuta: 17:30ean Hibaikaren traineru mistoa aterako da; 17:31etik 17:35era gizonen Beterano Mailako bost traineruen txanda izango da; 17:36 eta 17:38 bitartean emakumeen hiru traineruak hasiko dira bogan, eta ondoren, 17:39etik 17:58ra, banan-banan aterako dira gizonen Senior Mailako ontziak.
Beteranoek eta emakumeek Bidasoa pasealekutik abiatu eta ziaboga bakarra egingo dute, aireportuaren zuzengunearen bukaera aldera egongo dena. Senior gizonek, berriz, hiru ziabogako bidea egingo dute: Bidasoa pasealekutik abiatu, Santiago zubia pasa, eta Irungo irlen inguruan izango da barrualdeko ziaboga (bitan pasatuko dute), eta kanpoaldekoa, berriz, irteeran dagoena da.
Ondorengoa da partaideen zerrenda:
Traineru mistoa
Beteranoak
- Ibaialde
- Fortuna
- Zarautz
- Getxo Arraun
- Telmo Deum
Emakumeak, seniorrak
Gizonak, seniorrak
- Hondarribia C
- Oiartzungo Itsaslapurrak
- Mundaka-Bermeo
- Donostiarra B
- Hibaika
- Zumaia B
- San Pedro B
- San Juan B
- Zarautz
- Donostiarra A
- Isuntza
- Ondarroa
- Getaria
- Hondarribia B
- Zumaia A
- Astillero
- San Pedro A
- San Juan A
- Orio
- Hondarribia A