[Bideoa] Lizartzako Inauteria Irunen

300 haur eta heldu atera dira Irungo kaleak alaitzera

Euskal Inauterien desfilea, Irunen. Kemen

Kemen dantza taldearen eskutik Euskal Inauteria, Colon pasealekuan.

Iaz ez bezala, aurten eguraldia lagun izan dute Irungo Euskal Inauterian. Hala, 300 haur zein helduk hartu dituzte Irungo kaleak. Musika eta dantzaz alaitu dute erdialdea, Lizartzako Inauteria birsortuz. Kemen dantza taldeak antolatzen du desfilea larunbatarekin, eta igandean, bihar, baserri ingurura eramango dituzte doinu eta dantzak. Edonola ere, oraindik Inauteriei asko gelditzen zaie Irunen. Arratsaldean, konpartsak izango dira kalera aterako direnak, 17:00etan. Egitarau osoa hemen.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.