Ikastetxeek, Saindua Udal Gaztelekuak eta herri olinpiadek antolatu dituzte gaurko Inauteriei lotutako ekitaldiak.
Inauteri kalejira egin zuen atzo musika eskolak. Irudian, lehen mailako ikasleak, marakak jotzen.
Hondarribiko Musika Eskolako Musika Hizkuntzako 1., 2. eta 3 mailetako ikasleek, eta Txistu eta Bandakoek Alde Zaharrean eginiko mozorro kalejirarekin hasi ziren atzo Hondarribiko Inauteriak. Gurasoak atzean zeramatzatela, hirigune historikoko kaleak alaitu zituzten haurrek Luis Udakiolaren
Umeena Martxa eta Baltza abestiko doinuekin.
Gaur goizean herriko hiru ikastetxeak hartu dituzte mozorroek, eta seme alabek astetan ikasitako koreografiez gozatzeko aukera izan dute gurasoek.
Talaia eskolan goizean ospatu dituzte Inauteriak. Bordarikoek mozorro jaialdia egin dute
Asteburuko ekitaldi piloari aurreratuz, gaur gaztetxoek eta gazteek bereziki ospatuko dituzte Inauteriak. Arratsaldean Sainduara iritsiko da mozorro festa. Bertan biltzen direnek lehiaketa egingo dute, jantzi politena zeinena den erabakitzeko. Noski, trajea ederra izateaz gain, ondo eramaten jakin beharko da irabazteko.
Gauean, parodia olinpikoa
Eta gauean Inauterietako ekitaldi nagusietako bat iritsiko da, Hondarribiko
Herri Olinpiadetako parodia. Iazko ekitaldia bukatu zenetik ari dira batzuk aurtengoa prestatzen. Ikustekoak izango dira 27 talde olinpikoen antzezkizunak!
Gogoan izan, aurten Jostaldi frontoian egingo dute Inauteri ostiraleko parodia —iaz Soroetakoan egin zen—, eta eserlekua lortzeko komeni da garaiz ibiltzea. 18:30ean irekiko dituzte ateak eta ordubete geroago hasiko da ikuskizuna. Pilota eskolakoek taberna irekiko dute.
Hondarribiko Inauteriak. Egitaraua
Musika eskolakoen kalejira Ubilla kalea zeharkatzen