Faisan auziaren barruan auzipetutako bi irundarri espetxealdi osoa betetzeko agindu die Espainiako Auzitegi Gorenak
Manifestazioaren une bat, Colon pasealekuan. Argazkia: Angula Berria
Larunbat arratsean manifestazioa egin zuten Irunen, Jean Pierre Harokarene
Txanpi eta Emilio Castillo irundarrek, biak ala biak Faisan auzian auzipetuak, betetzeko gelditzen zaien espetxe zigorra ekidin dezaten. Txanpi eta Emilio Aske! plataformak deitutako manifestazioan hamarnaka herritar bildu ziren.
Manifestazioak
hainbat irundar eta hondarribiarren babesa jaso zuen aurretik, manifestu bati egindako atxikimendu bidez. Manifestuak, aldi berean larunbateko martxan irakurritakoa, jasotzen du besteak beste bidegabea dela bi irundarrek falta zaien espetxe zigorra betetzea, “gizartearen gehiengo zabalak defendatzen dituen premisen kontra doa Espainiako Auzitegi Gorenaren agindua”.
Gorenaren agindu horren arabera, Faisan auziaren barruko espetxe zigorra bete behar dute bi irundarrek, Harokarenek 13 hilabeteko espetxealdia, Castillok 11 hilabetekoa.