Irungo Inauteriak, prest
Bihar hasiko dira inauteriak, kaldereroekin. Sardinaren ehorzketan berritasunak daude. Euskal Inauteriek kaleak hartuko dituzte beste behin.
- 19:00etan, kaldereroen konpartsa aterako da Alberto Anguera plazatik. San Juan plazan bukatuko du bidea.
- 12:00etan, Eraiki Dantza Taldearen Inude eta Artzainen kopartsa Santiago kaletik abiatuko da, hiritik bira eman (San Juan plazatik ere pasatuko dira), eta Luis Mariano kalean bukatzeko.
- 19:00etan, Zanpantzar konpartsa Alberto Anguera plazatik abiatuta. Zabaltza plazan bukatuko du bidea.
- 19:30ean, Zanpantzarra jarriko dute Zabaltza plazan, eta Bidasoko Erraldoiek Udal Kontserbatorioko musikarien doinuekin baltsa egingo dute.
- 20:00etan, Amaia KZn, konpartsen aurkezpena.
- 09:00etan, baserri giroko Inauteria. Eraiki Dantza Taldeko kideak Bidasoa eta Behobia auzoetan ibiliko dira, baserriz baserri.
- 09:30ean, baserri giroko Inauteria. Ibarla Meaka Dantza Taldeko kideak Meakako baserrietatik ibiliko dira.
- 10:00etan, baserri giroko Inauteria. Txorimaloak Soinu Taldeko kideak Anakako baserrietatik ibiliko dira.
- 11:45ean, Pio XII plazatik Euskal Herriko Inauteriak ekitaldia abiatuko da, Kemen Dantza Taldearen eskutik.
- 17:00etan, Letxunborrotik, konpartsen desfilea.
- 20:00etan, San Juan plaza inguruan, Burrunba elektro txarangarekin animazioa.
- 21:00etan, disko festa Zabaltza plazan.
- 09:00etan, baserri giroko Inauteria. Egoipar Meaka Dantza Taldeko kideak Meakako baserrietatik ibiliko dira.
- 09:00etan, baserri giroko Inauteria. Kemen Dantza Taldeko kideak Olaberriako baserrietatik ibiliko dira.
- 17:00etan, Letxunborrotik, Inauterietako herri desfilea, Zanpantzarrekin eta konpartsekin.
- 19:00etan, Zabaltza plazan dantzaldia Irun Hiria Musika Bandaren eskutik.
- 19:30ean, Zabaltza plazatik abiatuta, sardina ehorzteko eta Zanpantzar erretzeko komitiba abiatuko da. San Juan plazan bukatuko du bidea.