Gaur 2016ko aurrekontuak onartu direlako, eta Giza Baliabide sailak eta kontu hartzaileek gaiaren gaineko lanketa egin dutelako, urtarrilean jasoko dute udaleko langileek zor zitzaiena.

Irungo udaletxea
Irungo Udaleko Giza Baliabide eta Zerbitzu ordezkari Lurdes Larrazak jakinarazi du Irungo Udaleko langileek 2012ko abenduko aparteko ordainsaritik kobratzeko falta zitzaien zatia urtarrilean zehar jasoko dutela. %49,73 zuten jaso gabe oraindik udal langileek. Larrazak esan duenez, behin 2016ko aurrekontua onartuta egin ahal izango da ordainketa hori.
Izan ere, udal gobernu taldeak 2016ko aurrekontu proposamenean aldaketa tekniko bat sartu zuen ordainketa hori egin ahal izateko. Baina aurrekontuan udalbatzarra nahi bezain gehiago atzeratu denez, eta otsailera arte itxaron gabe egoteko, lanean aritu dira Giza Baliabideen arloan eta kontu hartzailetzan egoera horri irtenbidea emateko, eta urtarrileko nominarekin batera 2012ko bukaeratik udal langileei zor zitzaiena ordaintzeko.
Larrazak jakinarazi du ordainketa honen atzerapena ez dela borondate politiko kontua izan, “baina borondatea ez doa beti prozedura administratiboarekin edota legegintzaren oinarriekin bat nahi bezala guztia aurrera atera ahal izateko”.