Bilkuraren helburua bakea, bizikidetza eta giza eskubideen arloko udal politika sustatzea dela esan dute aldunditik.
Gipuzkoako Foru aldundiak legealdirako bizikidetza arloan duen programa eta lan ildoak aurkeztu dizkie Markel Olano ahaldun nagusiak gaur lehen eskutik Errenteriako alkate Julen Mendozari eta Irungo alkate Jose antonio Santanori. Bilkuraren helburua bakea, bizikidetza eta giza eskubideen arloko udal politika sustatzea dela esan dute aldunditik. Bizikidetzaren arloan hamarkada luzea daramala udalekin elkarlanean aldundiak nabarmendu du Olanok, eta horretan sakondu nahi duela gaineratu du: “Udaletxeak dira herritarrekik konektatzeko espaziorik egokienak, gertuen dituzten instituzioak direlako”.
Lehentasunezko sei lan ildo
Sei lan ildo eta hiru lankidetza lerro identifikatu ditu Gipuzkoako Foru aldundiak bizikidetza arloa lantzeko. Udalbatzan ordezkaritza duten kolore ezberdinetakoen arteko elakrrizketa eta akordioa sustatzea; bizikidetza pluraleko foro eta esperientziak bultzatzea; giza eskubideen esparruan heziketa xede duten ekimenak sustatzea; udaletxetatik biktimei eskaintzen zaion laguntza indartzea; memoria politikak garatzea udal esparruan; eta presoen bergizarteratze prozesuei ekarpenak egitea dira sei lan ildoak.
Lankidetzen barruan berriz, diru laguntza deialdiak egingo ditu aldundiak, lankidetza hitzarmenak, eta foru parte hartzea sustatuko du udalerrietan. Diru laguntzak jaso ahal izateko aurretik aipatutako sei lan ildoetatik hiru kontuan hartzen dituen urteko jarduera plana aurkeztu beharko dute udalek. Hitzarmenak, bizikidetza esparruan jarduerarik garatu ez duten udaletxeei zuzendutakoa da, eta hirugarrena, berriz, plan eta jarduera zehatzik garatzea aurreikusten ez dutenudalei begira abiatuko du aldundiak.
Aurten 300.000 euroko aurrekontua bideratuko du bizikidetza arlora aldundiak.