Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Bikaina izan da Ama Guadalupekoa

400 judoka baino gehiago lehiatu dira kadeteen Ama Guadalupekoa XXIV. Nazioarteko Judo Txapelketan. Aitor Goikoetxeak zilarra irabazi du, eta Jon Pascualek brontzea.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2016/01/25
Jos Pascual Ama Guadalupekoa Judo

Jon Pascual maila harrigarria ari da erakusten lehen kadete urtean

Irudi asko utzi ditu Ama Guadalupekoa XXIV. Nazioarteko Judo Txapelketak. 400 judoka baino gehiagok parte hartu zuten larunbatean Jostaldin kadeteen Espainiako Super Kopan, eta paregabea izan zen eskainitako ikuskizuna. Irudi ikusgarri asko, zirraragarriak beste anitz. Azken hauen artean bi bereziki hunkigarriak. Bata, -55 kiloetako finalean, Aitor Goikoetxea hondarribiarra lurrean makurtuta medikua ondoan duela, Quintero madrildarrarekin borroka galdu eta gero. Eta bestea, -81 kiloetako finalerdian, Jon Pascual haserre tatamia kolpatzen poltsikoan zuen finaleko txartela azken hamar segundoetan galdu izanagatik.
Aitor Goikoetxea Ama Guadalupekoa Judo

Goikoetxea, finala galduta

Urrerik gabe geratu zen Goikoetxea eta brontzearekin konformatu behar izan zuen Pascualek. Baina harrigarria da bi nerabe hondarribiarrek larunbatean goraino beteta zegoen Jostaldin erakutsiriko heldutasuna. Ronaldo Veitia Ama Guadalupekoa klubeko entrenatzaileak abisatuta zuen aurreko astean domina bat lortzea oso zail ikusten zuela, “adin hauetan psikologiak garrantzi handia” duelako. Ba domina bat ez, bi lortu ditu etxeko taldeak ehundaka zaleren aurrean, maila gorena duen txapelketan. Goikoetxeak urduri hasi zuen lehiaketa, baina bigarren borrokatik aurrera maila handia eman zuen. Pascualek, aldiz, kadeteko lehen urtea duen arren akats bakarra izan zuen arratsaldean, finalera pasatzea galerazi ziona; baina brontzearen lehia irabazi zuen eta beste urrats bat eman du kirol garapenean. Antolakuntza eredugarria Oso ondo ere Javier Estevas-Guilmain hiru borroka irabazita. Eta zer esan Jokin Galarragaz; txalo zaparrada jaso zuen Espainiako selekzio paralinpikoaren stage-tik bueltan bere borroka azken segundutan galdu ostean. Gainontzeko taldekideen lana nabarmendu du entrenatzaileak, lehen borrokan kanporatuak izan arren erakutsiriko jarreragatik. Aurten ere bikaina izan da Ama Guadalupekoa Nazioarteko Judo Txapelketaren antolakuntza, bikainagoa kontuan izanik aurreko ekitaldietako marka guztiak hautsi dituela. Mila lagun inguru erakarri ditu Hondarribira torneoak eta denak itzultzeko asmoz joan dira buelatan haien herrietara. 2017an 25 urte beteko ditu ekitaldiak, baina zaila izango zaio aurtengoa hobetzea. Langa oso goian jarri du klubak. Ikusi txapelketako podio guztiak Ama Guadalupekoa taldeko Facebook orrian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.