Lehen epaiketa izango du bihar Parisen Tomas Elgorriagak

Epaiketa azkarra izango da, estradizio prozedurarekin zerikusia duena.

Tomas Elgorriaga Tomas Etxera Friburgo

Elgorriagaren aldeko ekitaldia Friburgon

Tomas Elgorriaga Kunze hondarribiarra epaituko dute bihar Parisen. Estraditatu zutenetik lehen epaiketa izango da, eta hain zuzen ere, estradizio prozedurarekin zerikusia izango du. Tomas Etxera elkartasun taldeak jakinarazi duenez, Elgorriagaren abokatuek salaketa jarri zuten estradizioa burutu zen moduagatik, eta hori da bihar aztertuko dutena. Abokatuek, hondarribiarra aske uztea eskatuko dute. Epaiketa azkarra izango dela argitu du Tomas Etxera, “tramite bat izango da, apenas 15 minutuko gauza”. Hala ere, Hondarribiko dozena bat lagun abiatu da Paris aldera trenez, epaiketa bertatik jarraitzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.