Iokin Galarraga, Espainiako selekzio paralinpikoarekin

Iaz kadeteen Espainiako azpitxapeldun geratu zen Iokin Galarraga, ONCEk antolatutako itsuen txapelketan.

Iokin Galarraga

Ezkerrean, Espainiako txapelketako podioan

Hondarribiko Ama Guadalupekoa Judo Taldeko kide den Iokin Galarraga gaztea Madrilen da egunotan, Espainiako selekzio paralinpikoa egiten ari den stage-an parte hartzen. Larunbata arte entrenatuko da Galarraga Madrilen, goiz eta arratsaldez, Alfonso de Diego selekzionatzailearen agindutara. Hamasei urte ditu Galarragak eta orain urte bete zilarrezko domina lortu zuen ONCE erakundeak antolatutako itsuen Espainiako Judo Txapelketa egokituan, Kadete Mailan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.