Sexu aniztasuna landuko dute Lakaxitan

Identitate sexuala zer den erantzuten saiatuko dira, besteak beste, etzi, 18:30etik aurrera, Lakaxitan.

genero identitatea

genero identitatea

Asteazken kulturalaren barruan, sexualitateari buruz hitz egingo dute etzi, 18:30etik aurrera, Lakaxitan. Besteak beste, sexu identitatea izango da landuko duten gaietako bat. Jendeari gaian jartzeko Beatriz Preciadok Manifestu Kontrasexuala liburuan idatzitako esaldi hau bota dute: “Identitate sexuala ez da haragiaren egi prediskurtsiboaren adierazpena, gorputzean gertatzen diren genero praktiken berreinskripzioaren ondorio baizik”. Preciado queer aktibista da. Horri lotuta galdera hauek proposatu dituzte: zer da identitate sexuala? adierazpen instintiboa da? edo kulturala? Galdera horiek guztiak bota eta erantzunak taldean ematen saiatuko dira etzi. Solasean ari direla pintxo potea egingo dute.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.