Beren kabuz antolatu dira Baionarantz irten direnak; Bilborako autobus gehienak 15:00etan irtengo dira

Iazko azaroaren 28an aurkeztu zuten Sare Hondarribian, Kultur Etxean.
Erronka ez da makala, eta hura lortze bidean, milaka herritarrek bat egingo dutela espero da. Sare-k deituta, euskal preso politikoen dispertsioaren amaiera eskatzeko bina manifestazio egingo dira gaur, 17:00etatik aurrera, Bilbon eta Baionan,
Harriak mugi daitezen lemapean.
Eskualdetik Bilborantz irtengo diren autobus gehientsuenak 15:00etan abiatuko dira, eta Baionarako haututa egin dutenek, aldiz, beren kabuz antolatu dituzte bidaiak.
Herritar asko eta asko hara bidean dira jada, eta bai Bilbo eta bai Baiona jendetza hartzeko prest dira.
Sare-k #Stopdispersion traola erabiltzera deitu du.