Ludoteka irekiko dute Hondarribian

Ate irekietako jardunaldia egingo dute bihar (larunbata) arratsaldean.

Txispum ludoteka

Gabarrari kalean dago Txispum! aretoa

Ludoteka irekiko dute Gabarrari kalean, aireportuaren ondoan. Txispum! izango du izena eta bihar (larunbata) ate irekietako jardunaldia egingo dute, arratsaldez. Besteak beste, tailerrak, ikastaroak, terapiak, eta abar antolatuko dituzte haurrentzat eta familientzat, eta bihar horien berri izan eta lokala ezagutzeko aukera izango da. 17:00etan irekiko dituzte ateak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.