Marlaxkako kideak abenduaren 30ean lortu zuen txapela.
Ibai Dorronsoro, txapeldunaren trofeoa jasotzen
Marlaxka Xake Elkarteko kide den Ibai Dorronsoro jokalariak irabazi du gazteen mailako Gipuzkoako Xake Txapelketa. Abenduaren 30ean egin zuten lehiaketa Donostiako Karmelo Balda kiroldegian, eta Marlaxka bi ordezkarirekin bertaratu zen, Dorronsoro eta Patxi Moreno.
Dorronsorok, Gipuzkoako Xake Federazioko ordezkari Iñigo Galarzaren eskutik jaso zuen irabazlearen trofeoa. Morenok ere txapelketa bikaina egin zuen, adinez gazteagoa den arren —
ekainean Haur Mailako Euskadiko txapeldun izan zen—. Azken partidara arte txapela janzteko aukera izan zuen, baina azkenean 6. postuan bukatu zuen lehia.
Beteranoen Gipuzkoako Txapelketa ere egin zuten egun berean. Andoni Orube hondarribiarra 9. geratu zen, puntu osoak lortzeko hainbat aukera galdu eta gero.