Irunen San Tomas feria jendetsua egiten ari dira. Txistorra eta tragoska, nagusi, dantza eta musika giroarekin.
Postu batean, txistorra egiten
Handia izaten ari da Irunen San Tomaseko feria. Eguna beroa izaten ari da, baina inork gutxik uko egin dio txistorrari eta tragoxkari. Urdanibia ingurua baserritarrez josita dago, milaka irundar eta inguruko herritar daude jaiaz gozatzen. Ondoko irudiak horren seinale dira.
Bestalde, hiru lehiaketa egin dituzte gaur goizean San Tomas azokan: fruta eta barazkiena, animaliena eta eztiarena. Hauek izan dira irabazleak.
Fruta eta barazki lehiaketa
- Maria Guadalupe Etxebeste Ugarte: 150 euro
- Joaquina Gaztelumendi Urdanpilleta 100 euro.
Animaliak
- Unai Gonzalez Tolosa: 150 euro.
- Gaztelumendi Urdanpilleta: 100 euro
Eskualdeko Ezti lehiaketa
- Mari Carmen Txapartegi: 150 euro.
- Juan Jose Ulazia: 100 euro.
- Erlezain Bidasoa Saria Patxi Aizpiolea.