Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

VI. San Silbestre Solidarioak "jende mordoa" bildu nahi du

Hilaren 31 arrasaldean egingo da VI. Hondarribiko San Silbestre Solidarioa. Abay Etiopiarentzat izango da aurtengo diru-bilketa.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2015/12/18
Sport Mundi San Silbestre Solidarioa

Gaur aurkeztu dute VI. San Silbestre Solidarioa

Seigarren ekitaldia beteko du aurten Sport Mundi Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatzen duen Hondarribiko San Silbestre Solidarioa herri lasterketak. 2.500 lagunentzako prestatu dute proba eta antolatzaileek uste dute muga horretara iritsiko direla. Hilaren 31 arratsaldean egingo dute, Zuloaga kaletik abiatuta; helmuga ere leku berean izango da. Aurten, Abay Etiopia GKEk Walmaran duen Kanguro Haurreskolara bideratuko dute bildutako dirua. Gaur goizean aurkeztu dute udaletxean VI. Hondarribiko San Silbestre Solidarioa. Bertan izan dira Txomin Sagarzazu alkatea, Juanan Garcia Sport Mundiko kidea eta Iñaki Astudillo Abay Etiopiako arduraduna. Alkateak adierazi du denbora gutxian herrian “oso ezaguna” egin dela Hondarribiko San Silbestre Solidarioa: “Hemen atzean argazki bat dago, baina urtero argazki asko ikusten ditugu eta argazkietan neskak, mutilak, emakumeak, gizonak, gazteak, helduak, adin batekoak… ikusten dira. Alde horretatik da ezaguna”. San Silbestreari esker urteko azken egunean herrian bizitzen den giroa nabarmendu du Sagarzazuk: “Hondarribiko kaleek badute ordutegi jakin batean jende mordoa kirol eta elkartasun jardunaldi honen bidez”.
Juanan Garcia Sport Mundi

Juanan Garcia, alkatearekin

Garciak onartu du orain sei urte lehen San Silbestrea antolatu zutenean ezin zutela imajinatu “hain urruti” iritsiko zirenik. “Aldiz, egun ezin dugu imajinatu abenduaren 31 lasterketa gabe”. Bere ustez, arrazoi asko daude arrakasta hori azaltzeko: “Herria, ibilbidea, alde solidarioa, ahoz ahokoa, baina batez ere festa giroa, lortu dugula ekitaldia festa bat izatea”. Orain arte 1.400 lagun dira izena eman dutenak, “%40a emakumeak” Sport Mundiko kideak jakinarazi duenez. Izena eman nahi duenak kirolprobak plataformaren bidez egin dezake, 15 euro ordainduta. Bildutako dirua gastuak ordaindu eta Abay Etiopia erakundearen Kanguro Haurtzaindegia proiektua diruz laguntzeko erabiliko dute. Kanguro haurreskola laguntzeko GKEren ordezkariak eskerrak eman die antolatzaileei “gurekin kontatzeagatik. Erakunde txikia gara eta San Silbestrea gurekin gogoratzea oparia da, indarra ematen diguna, baita egiten dugun lanaren errekonozimendua”. Kanguro Haurtzaindegia Walmara herrian Abay Etiopiak abian duten proiektua da. GKEk bederatzi moduluko erabilera anitzeko eraikin bat du Walmaran, eta haurtzaindegiak hiru modulu hartzen ditu. “Lehen hezkuntza zazpi urterekin hasten dute, eta horrek eragiten du anai arreba nagusiek txikiez arduratu behar izatea”, azaldu du Astudillok. Hala, haurtzaindegian 3-7 urteko haurrak jasotzen dituzte eta zaintza integrala eskaintzen diete “garbiketa, hezkuntza eta elikadura”. Hori horrela, “komunitatea garatzeko zentro garrantzitsua” bihurtu dela baieztatu du Abay Etiopiako arduradunak, haurren ardura hartzen duenez, euren anai arrebek aukera izaten dutelako formatzeko edo lan egiteko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.