Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Leioara joan da Bordari saria, eta Oreretara Satarka

Igor Mercado leioarrak irabazi du euskarazko ipuin lehiaketa eta Iñigo Legorburu oreretarrak olerki saria. Ainara Elizondok herriko lanik onenak aurkeztu ditu bi sailetan.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2015/12/16
Bordari eta Satarka sariak

Aurten 40 lagunek hartu dute parte euskarazko literatur lehiaketetan

Igor Mercado leioarraren Lizentzia kontuak eta Iñigo Legorburu oreretarraren Olinpo lurtarra dira 2015eko XXXII. Hondarribiko Euskarazko Ipuin eta Olerki lehiaketa irabazi duten lanak, nagusien mailan. 800 euro eta oroigarri bana jasoko ditu bakoitzak. Larunbatean egin zuten sari banaketa Kultur Etxean. Ekitaldi hunkigarria izan zen, urte askotan epaile gisa jardun izan duen Martin Iturbe duela bi aste hil zelako, eta bere izena askotan entzun zelako larunbatean. Iturberen argazki batzuk proiektatu zituzten ekitaldian, eta bere olerkiak irakurtzeko aukera izan zen. 32 urte bete dituzte aurten Hondarribiko euskarazko literatur sariek, eta lorpen horren zati bat Iturberi zor zaio, emandako laguntzagatik. Aurten, gainera, piztu egin da parte hartzea, eta 40 lan aurkeztu dira, iaz baino zortzi gehiago. Jexux Mari Mendizabal Bixargorri, Juan Gartzia, Mayi Iza eta Karlos Zabala izan dira aurtengo Bordari lehiaketa erabaki dutenak, Arantxa Berrotaran Euskara zinegotziarekin eta Karmelo Goikoetxea arloko teknikariarekin batera. Igor Mercadorena izan da 2015eko Bordari lehiaketara aurkeztutako ipuin onena (Lizentzia kontuak), Gotzon Hermosillaren Satorrek zulatuak iduri narrazioaren aurretik. Hondarribiko ipuinik onena Ainara Elizondorena ian zen; aurten ere bi sailetan aurkeztu da Elizondo, eta bietan lortu du sariren bat. Galtzerdi zuloen jatorriari buruzko teoria izan da hondarribiarrak aurkeztutako kontakizuna. 18 urtetik beherakoen artean (B Maila), Idoia Granizo Altsasuko gazteak Oroitzapenei tiraka ipuina nabarmendu zuen epaimahaiak, eta Rose Samb bigarren geratu zen, Ametsetan Hegan lanarekin. Hondarribiko onenaren saria ere irabazi zuen Sambek. Olerkian, Legorburu berriro
Iñigo Legorburu Itziar Ugarte

Legorburu eta Ugarte

Satarka olerki lehiaketan, Iñigo Legorburuk errepikatu du, iaz bezala. Olinpo lurtarra poema aurkeztu du aurten oreretarrak eta beretzat izan dira lehen sariko 800 euroak eta oroigarria. Bigarren tokian Itziar Ugarte sailkatu zen Atzerako ispilutik mintzo-rekin. Eta olerki atalean ere, Ainara Elizondorena izan zen lehiaketara aurkeztutako herriko lanik onena: Itsasoak gatza bezala, txoriak hegala. B mailari dagokionez, Jon Aperribayren Eskutitz bat amets galduei olerkiak sari gorena eta hondarribiar onenarena bereganatu ditu aurten. 18 Gazteen bigarren saria Saioa Venturarentzat izan da, Beldurraren beldur poema idazteagatik. Iturbe zenaz gain, Markox Balentziaga eta Mertxe Mitxelenak osatu dute XXXII. Satarka sariko epaimahaia, Berrotaran eta Goikoetxearekin batera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.