Biltzen den dirua Boliviako Amazoniako San Ignacio de Moxos musika eskolarako izango da.
Taupadak GKEk elkartasun kontzertua emango du, eta bildutako dirua Boliviak musika eskola batentzat izango da.
Taupadak gobernuz kanpoko erakundeak kontzertua antolatu du datorren urtarrilaren 9rako. Kontzertua 20:00etan hasiko da Amaia KZn. Biltzen den dirua Boliviako Amazoniako San Ignacio de Moxos musika eskolarako izango da.
Oholtzara Taupadak orkestra igoko da, eta Pablo Sarasateren
La fantasia Carmen obra interpretatuko du. Horrez gain, Jonathan Mesonero biolin bakarlariak parte hartuko du kontzertuan. Iker Sanchezek zuzenduko ditu.
Sarrerak 10 euroan eros daitezke Luis Mariano lorategiko turismo bulegoan edota
www.kutxasarrerak.net helbidean.
Boliviako Amazoniako indigenekin lanean
Taupadak Irungo gobernuz kanpoko erakunde bat da. 1997tik Boliviako Amazoniako herri indigenen eskubideak defendatzen lan egiten du: lurraldeak aldarrikatzen, eta garapenaren bidez duintasuna eskatzen. Horrez gain, sentsibilizazio kanpainak egiten dituzte euren lana ezagutarazteko Euskal Herrian.