70 eurogatik, sasoiaren fase erabakiorraz gozatzeko aukera eman die zaleei Bidasoa-Irunek
Bidasoa-Irunen zaleak, Gijonera egindako bidaian
Denboraldiaren fase erabakiorraz gozatu nahi duten eskubaloi zaleek, sasoi erdiko abonua egin dezakete Bidasoa-Irunen zaleek. Horrela, 70 eurogatik, lehen itzuliko azken partidaz (Zarautzen kontra) eta bigarren itzuliko guztiez gozatu ahal izango dute aukera baliatzen dutenek. Asobalerako igoeran ezinbestekoa izango da zaleen laguntza.
Eskaintzarekin bat egiteko, eskubaloi taldearen egoitzatik pasatu behar dute interesdunek. Horrela, bulegoa 10:30etik 13:00etara, eta 17:30etik 20:00etara egongo dira zabalik. Hala ere, aldez aurretik telefonoz dei daiteke 943 62 52 85 zenbakira.