Azaroan Friburgora egindako autobus bidaia finantzatzeko egingo dute barrikotea. Bidaian ateratako argazkiak erakutsiko dituzte.
Elgorriagaren aldeko elkarretaratze bat
Tomas Etxera taldeak antolatuta, barrikotea egingo dute gaur Hondarribiko Olagarro elkartean, 20:30etik aurrera. Kupelatik sagardoa edateko aukera izango da, eta jateko, haragia edo arraina: sardin erreak, txistorra, saiheskia eta postrea. Oraindik izena eman ez duenak badu aukera,
posta elektronikoz abisatuta.
Barrikotea, azaroan Friburgora egin zen bidaia finantzatzeko egingo dute. Orduan, Mannheimen preso zegoen Elgorriaga, eta une batetik bestera
Frantziara estraditatu zezaketenez, Alemaniara bidaia antolatu zuen Tomas Etxera taldeak, herrikidearen askatasuna aldarrikatu eta Elgorriaga bizi zen herrian, Friburgon, atxilotu zutenetik elkartasun taldeek egindako lana eskertzeko.
Azaroaren 13tik 15era egin zuten bidaia, autobusez. 37 lagun joan ziren, eta antolatzaileek prezio bereziak jarri zituzten gazte, langabetu eta jubilatuentzat. Gaurko barrikotearekin, bidaiko gastuak kubritzeko falta den dirua lortu nahi dute, eta bidairi buruzko informazioa emateko baliatuko dute afaria. Hala, Friburgon ateratako argazkiak ikusteko aukera izango da Olagarron.
Afariaren ondoren, zozketa egingo dute. Urdaiazpiko baten pisutik gertuen geratzen denak, etxera eramango du.