Hondarribiko 10-11 urteko haurrak lehiatuko dira bihar Zamudion First Lego League-ko kanporaketan. Zientzia eta robotika probak gainditu beharko dituzte.
Musika banda askok erabakitzen dute diskoak autoekoiztea, baina Hondarribiko Marmoka rock taldea harago joan da, karatulak ere beraiek egin dituzte.
Azaroan Friburgora egindako autobus bidaia finantzatzeko egingo dute barrikotea. Bidaian ateratako argazkiak erakutsiko dituzte.
Durangoko azokan gehien saldu diren tituluak eros daitezke Arrantzale Auzoan, %10eko deskontuarekin.
Saindua gaztelekuak hainbat ekintza prestatu ditu hilaren 21etik 30era. Guztiak doan dira, Donostiako izotz pistara egingo duten irteera salbu.
EH Bilduren iritziz udalak egindako aurrekontu proposamenak ez die irundarrek dituzten beharrei erantzuten, eta orain arteko aurrekontuen jarraipen bat besterik ez da.
JPLohian & Klonen Klana da Joseba Ponce hondarribiarraren azken proiektua. Musika tresna guztiak jo ditu Poncek.