Elkartasun ziztada SHUA elkarteari

Mendi lasterketan 314 lagunek parte hartu zuten, familien proban 738 eta mendi martxan 348. Orotara, 13.166 euro bildu zituzten SHUA gaixotasunaren ikerketarako.

Beñat Elzo SHUA elkartea

Antolatzaileek eta SHUA elkarteak eskertza adierazi zieten babesleei eta korrikalariei

13.166 euro, hori da azaroaren 1ean II. Beñat Elzo Mendi Lasterketan bildu zuten dirua. Jara Tome neska irundarrak duen SHUA gaixotasuna ikertzeko bideratuko dute diru hori, eta joan den larunbatean eman zioten antolatzaileek txekea SHUA elkarteari, Hondarribiko Izurde elkartean. Mendi lasterketaz gain, familien proba eta mendi martxa ere egin zituzten, azken hau lehen aldiz. Orotara 1.300 lagunetik gora eman zuten izena.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.