'Nola' diskoa aurkeztuko du Fermin Muguruzak Ahotsenean

Gaur zabaldu ditu ateak Durangoko Azokak, eta asteartea bitartean hainbat idazle eta artista pasatuko dira, tartean, irundarrak.

Fermin Muguruza

Fermin Muguruza

Katrina urakanaren ondoren, duela 10 urte New Orleansera (AEB) bidaia egin zuen Fermin Muguruzak eta Nola? diskoa horren emaitza izan da. Gaur aurkeztuko du, hain zuzen, Ahotsenean, Durangoko Azokaren harira. New Orleanseko musikariekin bere ibilbideko hamar kanta grabatu zituen eta baita dokumental bat grabatu ere. Horren emaitza da diskoa. Irungo beste taldeak Horrez gain, Ahotsenean Irungo beste bost taldek joko dute: Nire, Sacco, Jupiter Jon, Pecozza United eta Kasernarat (Irun-Orereta). Hain zuzen, lehena jotzen Kasernarat izango da, gaur goizean (11:40-12:10); Okerreko bidetik diskoa aurkeztuko du. Gaur gauean, berriz, Jupiter Jon, Nire eta Sacco eta Plateruenean joko dute, Anari, Irazoki & lagunak eta Audiencekin batera. “Bidehutseko beste zenbait piztiak” ere parte hartuko duela aurreratu dute antolatzaileek. Pecozza Unitedek asteartean joko du (15:40-16:10), eta Homonimoa lana aurkeztuko du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.