Gaur hasiko dira Stradivarias ikuskizuneko sarreren dirua itzultzen

Udalak 2016an zehar ekarri nahi du berriro Stradivarias ikuskizuna, baina oraindik goizegi da data bat zehazteko.

stradivarias

2016an ekarri nahi dute ikuskizuna

Azaroaren 21erako zegoen umorea eta musika uztartzen dituen Stradivarias antzezkizuna Itsas Etxean programatuta, baina talde kide baten gaixotasuna dela eta, emankizuna bertan behera geratu zen. Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez, sarrerak erosi zutenek gaurtik aurrera jaso dezakete dirua. Arma Plaza kultur eta turismo gunean erosi zituztenek, bertara joan beharko dute sarrerekin: “Euren sarrerak eman eta dirua jasoko dute”. Internetez erosi zutenei, aldiz, Kutxabankek itzuliko die zuzenean, ezer egiteko beharrik gabe. Udalak 2016an zehar ekarri nahi du berriro Stradivarias ikuskizuna, baina oraindik data zehazteko aukerarik ez dagoenez, dirua itzultzea erabaki du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.