
Ihesbide sarearen istorioa kontatzen du
Azken bidaia, Comete sarearen bilakaera lantzen duen dokumentala proiektatuko dute gaur Hondarribiko Gazte Xaian, 19:00etan. Pausu Media GKEak antolatu du emanaldia, eta azaldu dutenez, “memoria historikoari buruzko proiektu baten baitako ekimena da”. Antxeta Irratiak Comete Sareari buruzko lau irratsaio berezi eman ditu aste honetan, eta
Azken bidaia proiektatuta, “aste tematikoa biribildu” nahi du Pausu Mediak.
Iurre Telleriak eta Enara Goikoetxeak zuzendutako ikus entzunezkoa da
Azken bidaia, Ingalaterra, Frantzian, Belgikan eta Euskal Herrian grabatua, eta lau hizkuntzatan ekoitzia, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.
Bigarren Mundu Gerran eratu zen Comete izeneko ihesbide sarearen istorioa kontatzen du, Pirinio mendietatik gertu dagoen baserri batean sei pertsonen atxilotzearen kontakizuna abiapuntutzat hartuz.
https://youtu.be/FRWFooIamyA