San Juaneko aparkalekuetan plaza eska dezakete irundarrek
Udalak lau aukera eman dizkie irundarrei San Juaneko aparkalekuetan plaza lortzeko, denak kontzesioaren luzeraren araberako prezioekin.
- Lehen aukera: hiru urteko kontzesioa. Prezioa: 2.160 euro (BEZ barne). Kontratua sinatzerakoan 374,76 euroko sarrera eman behar da, eta ondoren 36 hilabeteetan 53,01 kuota ordaindu beharko da. Gainera, mantenu gastuak ere ordaindu behar dira.
- Bigarren aukera: 10 urteko kontzesioa. Prezioa: 5.976 euro (BEZ barne). Kontratua sinatzerakoan 1.036 euro ordaindu behar dira, eta ondoren, 50,89 euroko 120 kuota (bat hilabeteko). Mantenu gastuak erantsi behar zaizkie kopuru horiei.
- Hirugarren aukera: 25 urteko kontzesioa. Prezioa: 10.905 euro. Hasierako ordainketa 1.893 eurokoa izango da, behin kontratua sinatzen denean. Ondoren, hartzaileek 300 hilabeteko ordainketa egin beharko dute, hil bakoitzeko 49,45 euro jarri beharko direla.
- Laugarren aukera: 2086ko abenduaren 22ra arteko kontzesioa. Prezioa: 26.654 euro (BEZ barne).