Espedienteak ikusteko eskaera egin du berriro EH Bilduk

Aurretik eskaera bideratu zuten, duela lau hilabete. Baietza jaso zuten, baina oraindik ez daukate sarbiderik.

Si Se Puede Irun eta EH Bildu

Plenoa hasi baino minutu batzuk lehenago egin zituzten adierazpenak

Espedienteetara formatu digitalean sartzeko aukerarik ez dauka oposizioak, eta hori dela eta, gaur bertan EH Bilduk erregistro bidez espedienteak ikusteko eskaera egin du. Bi txosten teknikoren eskaera egin dute: batetik, hautetsiek espedienteetara formatu digitalean sartzeko duten eskubidea legalki aztertzen duen txosten juridikoa, eta bestetik, sarbidea teknikoki aztertuko duen txostena. Legeak eskubide hori bermatzen duela esan du EH Bilduk, baina “udal gobernuaren borondate politikoaren falta dela eta” txosten horiek eskatzea erabaki duela. Izan ere, aurretik eskaera bideratu zuten, duela lau hilabete, uztailaren 30ean. Irailaren 18an baietza jaso zuten, baina oraindik ez daukate sarbiderik. Egoera hori salatzeko EH Bildu eta Si Se Puede Irunek azaroko ohiko udalbatzarrean parte ez hartzea erabaki zuten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.