30 minutuko deskontu txartelak emango dituzte Mugan elkarteko kideek Irungo hainbat dendetan erosketak egiten dituztenei.
Mugan-eko kideak, iniziatiba aurkezten.
Mugan Irungo Merkatarien Elkartean eta Empark enpresak (Irungo San Juan plazako lu azpiko parkina kudeatzen du) akordioa egin dute, 2015eko Gabonetako kanpainan eta 2016 urtarrilean Irungo hainbat komertziotan erosketak egiten dituztenek, aparkalekua doan edo merkeago izan dezaten. Horren helburua da, Irunen erosketak egitea erraztea bertakoei eta kanpokoei, “hiritik aparkalekua bilatzeko bira eta bira ibili beharrean, zuzenean San Juanen aparkatzeko aukera izan dezaten balizko bezeroek”. Tokiko merkataritza sustatzeko neurria da Mugan-ek garatu eta burutu duena, eta kanpaina pilotua dela esan dute.
Parkina doan edo merkeago izateko prozedura oso erraza da: beheko dendaren batean erosketa egiten dutenei, denden jabeek txartela emango diete erosleei (eurek ezarriko dituzten irizpideen arabera emango dituzte txartelak dendariek), eta behin parkina ordaintzera joaten direnean, 30 minuturen balioa murrizteko aukera izango dute bezeroek. Ordainketa berberean ezingo da parkineko deskontu txartela bat baino gehiago erabili.
Beheko zerrendan dauden denda eta ostalaritza guneek parte hartuko dute hasteko iniziatiban. Baina bertan ez egon, eta egoteko interesa dutenek, 943 62 24 29 telefono zenbakira deitu behar dute eskaera egiteko.
Honakoak dira egitasmoan parte hartuko duten dendak
- Alberto Moda (gizonak)
- Gaur bitxidenda
- Ogitxu okindegia
- Ruby bitxidenda
- Loe bitxidenda
- Jurpis dekorazioa
- Euskaltel Scheifler
- Bed’s
- Bolsos Duck
- Oyarzabal lurrindegia
- Vans zapata denda
- Victoria
- Minka
- Make Your Way
- Casa Mirón
- Arkupe taberna
- Aguirre gozodenda
- Tartufa
- Amadeus Musika Etxea
- Bidasoa Mobiliario
- Colchonería Alonso
- Irungo Atsegiña jatetxea
- Confecciones Alonso
- Petrikorena bitxidenda
- Sargia
- The Bohemian
- The Corner
- Manolo taberna
- Arano
- Izartxo
- Estetika Marian
- Mari Ostatu taberna