Marmoka-k Durangoko Azokan joko du

Astelehen arratsaldean izango da Marmoka rock taldearen emanaldia, Ahotsenea guneko karpan.

Marmoka

Marmoka taldea, Hondarribiko jaietako kontzertuan

Hondarribiko Marmoka taldeak Durangoko Azokako Ahotsenean gunean joko du astelehenean (hilak 7), arratsaldean. Sortzaileen gunea da Ahotsenea, eta azokaren ordutegiaren barruan, orduerdiko zuzeneko emanaldiak izaten dira bertan. Aurten 70 musikarik eta musika-taldek joko dute, horien artean Hondarribiko Marmoka. Astelehenean izango da Marmokaren emanaldia, 17:00etatik 17:30era. Bertatik bertara jarraitzeko aukerarik ez duenak, streaming bidez egin ahalko du. Marmoka by Marmoka

Ahotseneako egitaraua

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.