GloboArt jardueran parte hartzen dutenei tiketak emango dizkiete txokolatada eta pintxo potea baliatzeko.

GloboArt CBAan egingo dute. Bertan emango dituzte txartelak otorduetarako
Etzirako, Euskararen Egunerako, gauza asko antolatu dituzte hirian. Horietako bat San Juan inguruen egingo den txokolatada haurrentzat, eta pintxo potea helduentzat. Zehatz, inguru horretako bost tabernak haurrei txokolatea doan emango diete arratsaldean, eta ondoren, 1,50 euroan, pintxoa eta tragoska.
Txokolatea hartzeko, ordea, txartela behar da, eta hori CBAko kanpoaldeko patioan Javier San Martin-Shaf artistak egingo duten GloboArt jardueran parte hartzen duten haurrei emango diete; jarduera “euskararen aldeko emozioak aireratzeko” baliagarri izango da, udalaren arabera. Haurrei txokolatea hartzeko txartela emango zaien bezala, helduei pintxo pote merkean parte hartzekoa.
Orotara, San Juan inguruko bost ostalaritza gunek bat egin dute euskararen aldeko iniziatiban. Hau da, txokolatea doan eta 1,50eko pintxo potea honako tabernetan har daitezke: Manolo, The Corner, The Bohemian, Sargia eta Mari.