Elgoibarren amaitu zaio bolada ona Hondarribia FE-ri

Berdeek lau partida zeramatzaten galdu gabe, baina Elgoibarren galduta, azken sei puntuetatik bakarra lortu dute.

Hondarribia FE-ko lehen taldeak Elgoibarren galdu zuen larunbatean (2-1), eta horrenbestez, bukatu zaio azaroaren lehenetik zeraman bolada ona. Hiru partida jarraian irabazi eta beste bat berdinduta zuen Ohorezko Mailako taldeak azaroan, baina Elgoibarren eten zaio bolada.
Hondarribia FE futbola

Etxeko azken partida berdindu zuen taldeak

Nolanahi ere, emaitzak ez du eragin handiegirik eduki sailkapenean, postu bakarra galdu baitu Hondarribiak. Hain zuzen ere, Elgoibarrek aurreratu duelako jaitsi da zortzigarren postura Mikel Llorenteren taldea. Datorren asteburuan etxean jokatuko dute berdeek, Beti Gazteren kontra. Lesakakoak sailkapeneko beheko aldean daude, atzetik hasita hirugarrenak dira, eta gol asko jasotzen ari da. Hortaz, aukera ona izan dezake Hondarribiak hiru puntu lortu eta berriro gora begira jartzeko.  

Hondarribia FE-ren asteburuko emaitzak

Gipuzkoako Ohorezko Maila
  • Elgoibar-Hondarribia  2-1
Lehen Erregionala
  • Hondarribia-Oiartzun  1-3
Gazteen Ohorezko Maila
  • Orioko-Hondarribia  1-0
Gazteen Lehen Maila
  • Hondarribia taldeak atseden izan du
Kadeteen Lehen Maila
  • Oiartzun A-Hondarribia A  2-0
  • Hondarribia B-Beti Ona B  1-1
Emak. Kadeteen Ohorezko Maila
  • Eibar-Hondarribia  2-0
Haurren Ohorezko Maila
  • Mariño-Hondarribia  0-2
Haurren Txiki Maila. Partaidetza 1. fasea
  • Hondarribia-Anaitasuna  4-2
Emak. Haurrak. 1. fasea
  • Beti Ona-Hondarribia A  1-1
  • Añorga B-Hondarribia B  16-0
Kimuen Maila
  • Behobia-Hondarribia  2-3
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.