Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

31 bandera bedeinkatuko ditu bihar arraun elkarteak

Margarita Alkain izango da banderen bedeinkapena ekitaldiko ama pontekoa.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2015/11/27
Banderen bedeinkapena Lau Bandera Lau Bandera

Arraunlariei egindako harrera bat, uztailean

Urtean zehar irabazitako banderen bedeinkapena egingo du bihar Hondarribia Arraun Elkarteak. 12:15ean abiatuko dira egoitzatik, aurretik Abiyuan txaranga nekaezina izango dutelarik. Ohi bezala, arraunlariek, zuzendaritzako kideek eta Arrantzaleen Kofradiako ordezkariek osatuko dute taldea, eta udaletxe parean, udal ordezkariak batuko zaizkie. Hortik parrokiara joango dira denak, bertan banderen bedeinkapena egiteko. Orotara, 31 bandera paseatuko dituzte bihar herritik, aulki mugikorreko bat, elkarteko trainerillak lortutako lau, bederatzi bigarren ontziak irabazitakoak, eta hamazazpi Ama Guadalupekoa ontziak herrira ekarritakoak, horietako hamabi San Miguel ligan eskuratu dituenak. Horiek guztiak bedeinkatuko dituzte bihar parrokian. Dudarik gabe, egun berezia izango da arraun elkarteko kide eta herriko arraun zale guztientzat, eta oso hunkigarria ekitaldiko ama ponteko izango den Margarita Alkainentzat. Elkarteko zuzendaritzako kide Iñaki Oiarzabal zenaren emaztea eta Borja Oiarzabal arraunlariaren ama da. Mezaren ondoren Hermandadera hurbilduko dira eta bertan utziko dituzte trapuak, kofradiaren esku. Eguna biribiltzeko, Alamedan bazkalduko dute arraun elkarteko kideek eta haien gertukoek. Denboraldi “hobezina” Bandera asko irabazi arren, gutxitan izaten dute herriko arraunlariek garaipenak ospatzeko aukera. Banderen bedeinkapena egiten duten eguna izaten da horietako bat, eta aurten ere merezita ospatuko dute, denboraldi historikoa burutu baitu Hondarribia Arraun Elkarteak. Arraun elkartearen hitzetan, “denboraldi hobezina” izan da 2015ekoa. Lehen traineruak hirugarrenez irabazi du San Miguel Liga, txapelketako puntuen marka hautsiz gainera. Eta bigarren ontzia KAE2ko txapeldun geratu da.

Hondarribia Arraun Elkarteak 2015ean lorturiko banderak

  • Gipuzkoako Aulki Mugikorreko XIV Liga. (Jubenil maila)
  • V. Antxoa Eguna. (Trainerillak. Getaria)
  • XXXII. San Telmo Saria. (Trainerillak. Zumaia)
  • 50. Urteurrena Bandera. (Trainerillak. Pasai Donibane)
  • Gipuzkoako Trainerila Txapelketa. (Trainerillak. Senior Maila)
  • Pasai San Pedroko VII. Erlojuz kontrakoa. (Traineruak)
  • Leketioko XXXVII. Ikurriña. (Traineruak)
  • Pasaiko XXXI. Ikurriña. (Traineruak)
  • Mutrikuko XVI. Ikurriña. (Traineruak)
  • Sestaoko I. Iberia Bandera (KAE2)
  • Plentziako Hiria XXVII. Estropada (KAE2)
  • XII. Algortako Portuzaharra Ikurriña (KAE2)
  • I. Oiartzungo Ikurriña – Pasaia (KAE2)
  • Bermeo Arraun Elkartea II. Bandera (KAE2)
  • XLIII Bandera Ciudad de Castro Urdiales IX Memorial (KAE2)
  • XXII Bandera del Asón (KAE2)
  • IX. Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako Bandera – Hondarribiko XX. Promozio Estropada (KAE2)
  • KAE2 Ligako Txapeldunak (KAE2)
  • Gipuzkoako Traineru Txapelketa (Trainerua Senior Maila)
  • III. Bandera Euskadi Basque Country (TKE)
  • III. Bandera Nauta Sanxenxo (TKE)
  • III. La Caixa Bandera (TKE)
  • XXV. Orioko Estropadak (TKE)
  • VII. Ambilamp Bandera (TKE)
  • Getxoko Estropaden XXXVII. Ikurriña (TKE)
  • XXV. Bandeira Concello de Boiro (TKE)
  • Zarauzko XXXVIII. Estropadak (TKE)
  • Hondarribiko XXVIII. Bandera – GP Mapfre (TKE)
  • Portugalete Hiriko XXXIV. Bandera (TKE)
  • Bilboko VI. Bandera (TKE)
  • Bermeo Hiriko XXXIII. Bandera (TKE)
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.