Ondo pasatzeko, emozionatzeko, pentsa arazteko balio du zinemak, besteak beste. Eta hori da asteburuan Hondarribian dagoen aukera, euskarazko zinemarekin dibertitzea, eta hunkitzea. Euskarazko bi film luze proiektatuko dituzte Itsas Etxea Auditoriumean, bat larunbatean eta bestea igandean, familientzako abenturazko pelikula bat, eta helduentzako drama zirraragarri bat, Pan eta Amama.
Peter Pan pertsonai ezagunaren abenturak kontatzen ditu Pan filmak. Superprodukzioa da eta hainbat aktore ezagunen parte hartzea izan du, hala nola, Hugh Jackman, Rooney Mara, Amanda Seyfried edo Adeel Akhtar, besteren artean.
Peter Panen abenturak bai, baina Peter Pan gaztetxoarena. 12 urteko mutiko bihurria da Peter, eta Londresko umezurtz-etxe batean bizi da. Gau batez, Sekula Betirako mundura bidaia egingo du, eta bertan pirata, gerlari eta maitagarriekin abentura ikaragarriak biziko ditu.
Eta Amama filmari buruz, zer idatzi dagoeneko esan ez dena? Asier Altunaren azken lana Zinemaldian estreinatu zuten eta txalo zaparrada jaso zuen aurkezpenean. Baserri giroan girotutako drama da, belaunaldien arteko haustura erreproduzitzen duena. Oso Euskal Herrikoa den gaia lantzen du, baina era berean, mundu osokoa ere badena.
‘Amama’ filmeko fotograma bat
Maisulana da Amama, indar handikoa, poesiaz betea, galdu ezinezkoa. Itsas Etxean emango dute igande honetan, 20:00etan.
Amama nahiz Pan filmak ikusteko sarrerak Arma Plazan, edo Internetez eros daitezke. Larunbatekoak 3 euro balio du, eta igandekoak 4 euro.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.