Sarrerak jada salgai daude zazpi euroan Irungo AEKn eta Hondarribiko turismo bulegoetan. Emanaldi bikoitza izango da Hondartza kiroldegikoa.

‘Amalur’ ikuskizuna aurkeztuko dute pailazoek
Aurten ere Bidasoko AEK-k Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldi bikoitza antolatu du abenduaren 8rako, Hondarribiko Hondartza kiroldegian. Lehen emanaldia 16:00etan hasiko da, eta bigarrena 18:30ean.
Amalur ikuskizuna aurkeztuko dute pailazoek.
Sarrerak zazpi euroan daude salgai jada. Emanaldietara joan nahi duten den-denek erosi behar dituzte, bi urtetik beherako haurrek barne. Sarrerak Irungo AEK euskaltegian (Legia kalean dago) astelehenetik ostiralera, eta Hondarribiko turismo bulegoetan eros daitezke.
Informazio gehiago edo xehetasunak behar dituenak AEKren telefono zenbakira dei dezake: 943 62 88 34.