Zazpi puntu aztertuko dituzte biharko plenoan

Garraio publikoaren tasen aldaketa aztertuko dute. Horrez gain, urte arteko gastuak eta Zaisa II-ko lur zati baten hiri antolamendu plan bati behin betiko onarpena ematea aztertuko dute, besteak beste.

09:00etan bilduko da Irungo Udalbatza

09:00etan bilduko da Irungo Udalbatza

Azaroko ohiko plenoa egingo du bihar goizean Irungo Udalbatzak. Bertan, zazpi puntu jorratuko dituzte zinegotziek. Lehenengoan, aurreko ostiralean egindako plenoko akta onartuko dute. Abenduaren 20ko hauteskundeetako mahaiak osatu zituzten Beste gaien artean, garraio publikoaren tasen aldaketa aztertuko dute. Horrez gain, urte arteko gastuak eta Zaisa II-ko lur zati baten hiri antolamendu plan bati behin betiko onarpena ematea erabakiko dute, besteak beste. Plenoa 09:00etan hasiko da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.