Unai Iturriaga eta Arkaitz Estiballes gonbidatu dituzte Itsaslur elkartean afaltzera

Bertso afaria izango da hilaren 28an Hondarribiko Itsaslur elkartean, Neguko Jardunaldien barruan.

arkaitz estiballes

Arkaitz Estiballes

Neguko Jardunaldien barruan, bertso afaria antolatu du larunbaterako Hondarribiko Itsaslur elkarteak (Butron pasealekua, 3). Unai Iturriaga eta Arkaitz Estiballes gonbidatuko dituzte eta sarreren prezioa 20 euroan jarri dute. Hortaz, bapo afaldu eta ondo pasa nahi dutenek, honako lekuetan aurkituko ditzute txartelak: San Pedro kaleko Txantxangorri eta Enbata tabernetan, Batzokian, eta Irungo Sunbilla tabernan. Ostegunera arte eros daitezke leku horietan, egun horretan jasoko baitituzte. Hortik aurrera, telefonoz erretserbatzeko aukera izango da ostiralean, 628 17 05 30 zenbakian (Rafa). Neguko Jardunaldiak 2015
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.