'Neri bost!' bideoak jasoko du Beldur Barik! saria, bihar
Beldur Barik! saria antolatu du Emakundek, azaroaren 25aren harira. Toki Alaiko DBH 1eko ikasleek jasoko dute garaikurra.
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna dela eta, Beldur Barik! izeneko lehiaketa jarri zuen Emakundek. 12 eta 17 urte bitarteko nerabeek hartu dute parte, eta bihar arratsaldean, 19:00etatik aurrera, banatuko dituzte sariak. Amaia Kultur Zentroan izango da ekitaldia, eta sari banaketaz gain, dantza ikuskizun bat ere egingo dute.
Toki Alai BHIko DBHko lehenengo mailako ikasleek egin dute, epaimahaikideen ustez, lehiaketako bideorik onena. Neri bost! du izena bi minutuko piezak. Egunero ustekabean pasa daitezkeen jarrera matxistak irudikatu dituzte, eta ahalduntzea duen neska batek nola konpon ditzakeen. Honakoa da bideoa:
https://www.youtube.com/watch?v=z-kTs25oqUI