Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Neguan hotz egiten du Hondarribiko Hondartzan

Negua beste herrietako futbol zelaietan baino hotzagoa izaten da Hondarribiko Hondartza futbol zelaian.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2015/11/24
Hondarribiko hondartza

Jende gutxi hurbildu zen Aloña Mendiren kontrako partidara

Aloña Mendiren kontrako partida hasi aurretik Mikel Llorente lehen taldeko entrenatzailea kexu azaldu zen taldea aldageletatik irten zenean  harmailetan zegoen jende kopurua ikusita. Hogeita hamar bat lagun guztira, horietako batzuk Oñatitik hurbildutakoak. Aurreko hiru partidak irabazita zituen taldeak, baina oso jende gutxik arrimatu zen larunbatean Hondarribiko Hondartza futbol zelaira. “Tamalgarria” da Llorentek erabilitako hitza. Egia da. Orduak ez du laguntzen. Neguko ordutegiarekin partidak 15:30ean izaten dira eta ordu horretan postrea hasi gabe dute hondarribiar gehienek. Eguraldi ona egiten badu eguerdiko txikiteoa luzatzen delako, eta txarra eginez gero, are eta okerrago. Egia da, azpiegiturak ez du argi artifizialik, eta horrek soluzioa behar du, aspaldi behar zuen, baina aurrera begira dezagun, iritsi dadila eta puntu. Horri gehitzen zaio belar artifizialeko zelaien mantenuan hutsune handiak daudela, hutsuneak, nolabait esatearren. Hala, lehen taldeak jokatzen duen ordu berean beheko mailetako partidak programatu behar dituzte, zelai berrietan argiteria eskasa delako. Eta horrek eragina du lehen taldearen partidetan harmailek duten itxuran, eta gaztetxoen formazioan, besteak beste. Oso polita da Ohorezko Mailako taldeak etxean jokatzen duenean zelai inguruan dozenaka txandal berde ikustea. Tristea da horrela ez denean. Bestalde, zale batzuk kexatu izan dira sarreren prezio altuak direla-eta, zaletu berriak erakartzeko modu egokia ez delakoan. Ziurrenik arrazoia dute, eta ziurrenik arrazoia du prezioak zehazten dituenak ere, esan nahi da, beste modurik ikusiko ez dutelako. Oreko kontua. Horregatik, argi dago horrek guztiak soluzioa behar duela, eta konponbidea askotarikoa izan behar du. Zelai nagusiak aldaketak behar ditu, beste zelaiek zaintza handiagoa behar duten bezala. Zaleak erakarri behar dira ere, eta irudimena erabili beharko da hutsik diren eserlekuak betetzeko sarreren salneurria jaitsi nahi bada. Eta herritarrei esfortzua eskatu behar zaie, hori ere, eta eskatzen zaie behin baino gehiagoetan, baina kontuan izanik badirela partida guztietara hutsik gabe joaten diren zaleak, batzuk kanpokoetara bidaiatzen dutelarik ere. Ez da erraza izango asmatzea, baina asmatu behar da, konponbideak askotarikoa eta askoren artean erabakitakoa behar du izan. Azkarra behar du izan, bai, baina batez ere ona, egokia, elkarteak behar duena, gazteek merezi dutena. Bitartean, neguak beste herrietako futbol zelaietan baino hotzagoa izaten jarraituko du Hondarribiko Hondartzan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.