Taldeka egingo dute, herrian zehar.
Saindua Udal Gaztelekua
Saindua Udal Gaztelekuak argazki rallia egingo du ostiral arratsaldean, hilaren 20an. 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako ekitaldia da, eta doan den arren, izena eman beharra dago. Parte hartu nahi dutenak astean zehar pasatu behar dira Sainduatik, arratsaldez.
Gaztelekuko arduradunek azaldu dutenez, taldekako argazki rallia izango da. Talde bakoitzari argazki kamera bat emango zaio, eta herrian zehar egiteko argazki zerrenda bat. Bukatzerakoan, merienda prestatuko dute parte hartzaile guztientzat.