Haurren eskubideen aldeko adierazpen instituzionala onartu du udalak

Etzi ospatuko da Haurren Eskubideen Eguna; konpromisoak hartzea adostu dute aho batez udal taldeek.

Haurren Eskubideen Eguna

Umeen eskubideak errespetatzeko eskatu du udalak

Etzi ospatuko da, mundu mailan, Haurren Eskubideen Eguna. Horren harira, Irungo Udalak adierazpen instituzionala onartu du aho batez. Haurren Eskubideen Hitzarmenak (HEHk) mende laurden bete du, eta horrek estatuak konprometitzen ditu haurrekiko eskubideak bere gain har ditzaten. Irungo Udalak esan du aurrerapausoak egon direla umeen eskubideen defentsan, baina onartu du oraindik “erronka ikaragarriak” daudela esparru horretan. Horrela, HEHn haurtzaroari “lehentasuna” eman behar zaiola jasota dagoela gogorarazi dute, eta horrek eurentzako “ingurune lagungarriak” sortzea, “haurtzaroan inbertitzea” eta “haurrei hitza ematea” suposatzen du. Gainera, Europako Batasunak, duela bi urte, haurren pobreziaren aurka borrokatzeko gomendatu zuela nabarmendu dute Hori guztia kontuan hartuta, hiru konpromiso hartu ditu hiriko udalak. Alde batetik, HEHrekiko atxikimendua jendaurrean adieraztea. Bestetik, “ahalegin guztiak egitea, udalen eskumenaren barruan”, hitzarmena betearazteko. Azkenik, “haurtzaroaren aldeko itun bat” egitea adostu dute: pobreziaren aurkako babesa, eta kalitate zein aukera berdintasuna bermatu nahi dute hezkuntzan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.