Emeki elkarteak gabon kanten tailer irekia egingo du larunbatero.

Gabon gaua kantatzeko dela uste du Emekik eta entsegu irekiak antolatu ditu
Gertu dira Gabonak eta, Gabonekin batera, ohitura zaharrak pizten dira gure auzo, kale eta etxeetan. Bada, aurten Gabon gauean etxeetan abesteko ohitura zabaltzeko saiakera egingo du Hondarribiko Emeki emakume elkarteak, eta herritar guztiei egin die deia.
Entseatzeko aukera zabaldu dute Gabon gaua familia giroan abesten pasatu nahi dutenei begira. “Gurasoak, aiton-amonak, haurrak, osaba-izebak, denak dira ongietorriak”, jakinarazi du Emekik.
Aste honetatik bertatik hasita, larunbatero elkartuko dira Puntaleko eskola zaharrean, 11:00etan.